Urteak ez dira alferrik igaro, guretzat behintzat ez!
20 urte bete genitueneko diaporama zahar hau berreskuratu dugu, eta sarean jarri dugu gure 40. urteurrena dela-eta.
Ez esan nahiko «vintage» geratu ez zaigunik!

If you seek truth you will not seek victory by dishonorable means,
and if you find truth you will become invincible.
Urteak ez dira alferrik igaro, guretzat behintzat ez!
20 urte bete genitueneko diaporama zahar hau berreskuratu dugu, eta sarean jarri dugu gure 40. urteurrena dela-eta.
Ez esan nahiko «vintage» geratu ez zaigunik!
Hobelex euskararako lehen lexiko-zuzentzailea da, Microsoft Office-n erabil daitekeena; euskaraz akats ortografikorik gabe eta, gainera, lexiko zuzen eta eguneratuarekin idazten laguntzen duen tresna.
Euskaltzaindiaren arauak eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen erabakiak eta irizpideak dira Hobelexen zuzenketa-proposamenen oinarri nagusiak.
Hutsune bat betetzera dator. Orain arte akats ortografikorik gabe idaztea bakarrik bermatu dute zuzentzaileek, baina hori ez da nahikoa: zuzentzaile ortografikoa motz geratzen da. HOBETO idaztea da kontua. Eta, beraz, ezinbestekoa da lexikoa ere zuzentzen duen tresna bat euskara batuaren arauei jarraituz idatzi nahi duen edonorentzat.
117.806 sarrerako datu-basea
Euskaltzaindiaren eta Eusko Jaurlaritzako Terminologia Batzordearen arauak jaso eta irizpideak jarraitzen dituen datu-basea, hizkuntzaren tratamendu automatikorako antolatuta dagoena, erabiltzen du Hobelexek. Informazio hori baliatuz, forma zuzenak ezagutzeaz gain, zuzentzekoak eta hobetzekoak ere proposatzen ditu.
Gainera, balio erantsi handi bat dauka Hobelexek: erakunde arauemaileek jaso ez dituzten milaka izen propio, laburtzapen eta abar erabiltzen ditu. Edozein arlotako izen propioak erabiltzen dira egunero idatzietan, eta horiek ere ezagutu egin behar ditu zuzentzaile batek. Adibidez, aurten Boko Haram talde islamista armatua ezagutu dugu, Cata enpresa geurera etorri da, eta Xakhtar Donetsk futbol-taldearen kontra aritu da Athletic. Horiek guztiak komunikabideetan azaldu dira, euskaraz eta Hobelexek ezagutu egiten ditu.
Hobelex urte askotako lanaren ondorioa da. Zuzentzaile hau garatu ahal izateko, euskararen tratamendu automatikorako ezinbestekoak diren hainbat baliabide eta tresna garatu behar izan ditu UZEIk lehenago (lexikoia, lematizatzailea, etab.).
UZEI irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta hasieratik izan du gizarteari zerbitzua emateko bokazioa. Filosofia horrek bultzatu du Hobelex edonoren eskura doan jartzera, euskararen normalizaziorako oinarrizko tresna baita. Azpimarratzekoa da Laboral Kutxak proiektu honi eman dion babesa.
Ildo horretatik jarraituko du UZEIk Hobelex hobetzen eta kode irekiko testu-editoreetarako eta beste sistema eragileetarako ere egokitzen.
Erabiltzailea idazten ari den bitartean, zuzentzaileak testuko hitzak egiaztatzen ditu, eta “zuzenak” ez direnak azpimarratu egiten ditu.
Beraz, forma “okerrak” eta “ez hain onak” ezagutu eta erabilerarik egokiena proposatzen digu Hobelexek. Hori bai, gero erabiltzaileak erabakiko du aldaketak egin nahi dituen ala ez. Hobelexek abisua ematen du eta zuzenean hobetzeko aukera.
Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.
Japoneko gobernuak desarmerako behin behineko elkarrizketen frakasoa iragarri du. Europako Batasuneko herrialeetako delegatuek deklaratu dute harmak inbentariatu beharko liratekeela, betirako arazorik ez sortzeko Ukrainian.
Japoniako gobernuak armagabetzerako behin-behineko elkarrizketen porrota iragarri du. Europar Batasuneko herrialdeetako ordezkariek adierazi dute armen inbentarioa egin beharko litzatekeela, betiko arazorik ez sortzeko Ukrainan.
2014-10-22an argitaratua.
Erlazionatutako albisteak:
http://old.uzei.ametza.com/hemen-da-libreoffice-rako-zuzentzaile-eguneratua/
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}
If you missed the opportunity to register at the EAFT Terminology Summit 2018 but would like to attend it, you still have a chance to do so as we extended the registration deadline due to the requests received. The new deadline is 15 October, but we encourage you to register as soon as possible, as places are limited.

The EAFT Terminology Summit aims at creating a solid platform for terminology and multilingualism and brings together all the institutions that work in the field of terminology. It is held every two years and in 2018 it will take place on the 22 and 23 November at the Kursaal Congress Centre in Donostia / San Sebastián, organized by EAFT in collaboration with UZEI. It will comprise six presentation sessions, three poster sessions and a series of associated events (among which are the International Terminology Awards ‒ITAs‒ and the annual EAFT General Assembly).
Both the presentation sessions and the poster sessions will provide a view on best practices, interesting projects and initiatives carried out all over the world in the field of terminology which are related to the theme of this year’s Summit: “3M4Q: Making, Managing, Measuring Terminology. In the pursuit of Quality”.
In terminology work, as in any other activity, it is vital to ensure the quality of the work that has been done. Good planning and methodology of terminology work, as well as well-prepared terminologists, are key from that point of view, and the Summit will discuss questions related to the optimization of those aspects.
But apart from ensuring quality, terminology work must be efficiently disseminated so that it reaches its intended end users, and in that regard, it is also important that those users are aware of the importance of terminology. The Summit will provide a vision on the best practices in terminology dissemination, and will search for valuable ideas for fostering the implementation of terminology in a specific field.
It is also vital for terminology work to measure the extent to which its outcome has been successful: terminometry provides the feedback necessary for future terminology work to adapt to the needs of the end users of terminology, and will also be discussed at the Summit.
2017-03-27an argitaratua
EAFT Terminologiarako Europako Elkartearen zuzendaritza-taldeak bilera egin du martxoaren 27an Bartzelonan. UZEI EAFTren zuzendaritzako kide da 2016. urtetik, eta zuzendaritza-bileran izan da UZEIko Imanol Urbieta.
EAFTk Bartzelonan egin berri duen urteko bileraren bi helburu nagusiak batzorde betearazlea formalki osatzea eta hurrengo Nazioarteko Terminologia Gailurra zein lekutan egingo den erabakitzea izan dira.
Beste gai batzuk ere aztertu dira bileran, hala ere. Esate baterako, Terminologiarako Europako Elkarteak bi urtean behin ematen dituen Nazioarteko Terminologia Sarien araudi berria, Europako hizkuntza-aniztasuna, 2017. urtean terminologiaren esparruan izan diren gertakizun garrantzitsuenak eta urteko batzarraren plangintza.
Irabazi-asmorik gabeko erakunde profesionala da EAFT, eta helburu nagusi hauek ditu:
Hiztun batek nekez ezagut dezake hiztegi orokorretan jasotako hitz guztien esanahia, eta, hitz baten adiera ez dakigunean edo gogoratzen ez dugunean, ondo ezagutzen ditugun hitzekiko antzekotasuna bilatzen saiatzen gara, haren adiera asmatzeko-edo. Baina, jakina, trikimailu horrek ez du beti balio.
Adibidez, norbaitek bere burua “maldatu” behar duela esaten digunean, ez dugu zertan pentsatu aldapan behera korrika hasteko grinaz dagoenik. Batentzat baino gehiagorentzat ezezaguna izan daiteke “maldatu” aditza.
Lexikoa aberaste aldera, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan jasotako 10 hitz bildu ditugu hemen, zuretzat ere agian ezezagunak izan daitezkeelakoan.
Zenbat ezagutzen dituzu?
1. MALDATU
‘Babestu’ esan nahi du (→ Euria hasi zuenean arbolapean maldatu ginen).
2. BELORIT
Erdi Aroan gaizkileak lotzeko erabiltzen zen harrizko zutabea da.
3. OPOTS
Segalariak gerrian urez beteta eramaten duen zurezko ontzitxoa da; sega-potoaren sinonimoa, beraz.
4. HEL EGIN
Laguntza eskatzeko oihu egitea da hel egitea. Bestalde, “hel” laguntza eskatzeko oihua da (→ Hel guri!).
5. LIRIN
Heldua, sasoian dagoena da. (→ Mahats lirinak dituen mahatsondoa aukeratu du).
6. ZUZEMEN
Arazo edo egiteko bat konpondu edo bideratzeko egiten den gauza dela dio Euskaltzaindiaren Hiztegiak. (→ Bitarte hori bere anaia etxeratzeko zuzemenak egiten igaro zuen).
7. OKUNTZATU
Hazia ereiteko lurra prestatzea da.
8. ESKUARTE
‘Baliabideak’ esan nahi du. (→ Eskuarte handiko emakumea da).
9. OILARITE
Erregistro jasoko hitza da, ‘egunsentia’ esan nahi duena. Orotariko Euskal Hiztegiak hitz honen etimologia argitzen du: oilar-jaite (oilar-jotze).
10. BERTZUN
Errautsa jasotzeko pala da.
2015-10-30an argitaratua.
Tira, den-denak ez ditugu aurten ikasi, batzuk lehendik ezagunak genituen. Baina aurten ahotan ibili ditugulako edo albiste izan direlako sartu ditugu zerrenda honetan. Eta ahaztu ditugun horiek ere ez ditugu bat-batean gure oroimenetik ezabatu, jakina, baina galbidean jarri ditugu amaitzear dugun 2019 honetan. Bai ikasi ditugunak, bai ahaztu ditugunak urtea nola eta zertan joan zaigun errepasatzeko aitzakia dira guretzat, eta zerrenda honek, pentsatuko duzunez, ez du hori baino goragoko asmorik.
Hauexek dira, beraz, hautatu ditugun #2019koHitzak:
1) Urte berria Euskaltzaindiaren arau berri eta aipagarri batekin hasi genuen. Ez «diru-laguntza» eta ez «diru laguntza»… «dirulaguntza» idatzi behar dugula erabaki zuen Akademiak urtarrilean. Eta, dagoeneko, gero eta gutxiagotan ikusten dira zuriunez edo marratxoz banatutako “dirulaguntzak”, euskaldunok arauen jarraitzaile finak garen seinale, antza.
Ez ‘diru-laguntza’ eta ez ‘diru laguntza’… ‘dirulaguntza’ idatzi behar dugula erabaki berri du Euskaltzaindiak eta gure gerra aspaldikoenetako bat ebatzi du horrela. Bazuen garaia, bai, bazuenez! https://t.co/UVEWL9HjA9
— Jabier Zabaleta (@ja2er) January 11, 2019
2) Eta, berrikuntzekin jarraituz, kalapita ugari sortu dira aurten enpresa-eredu berriek ekarri dizkiguten «ibilgailu gidaridun» edo «VTC» famatu horiekin. Gogoratuko duzunez, taxilariek grebak ere egin zituzten Bartzelonan eta Madrilen, eta Cabifyk Bartzelona utziko zuela iragarri zuen urtarrilean bertan. Horrelako enpresak gurera ere iritsi direnez, ezinbestean ohitu beharko ditugu belarriak hitz horietara. Edo ez, auskalo!
3) Izan ere, bada alferrikako berrikuntzei aurre egin nahi dionik ere. Esate baterako, Parisko Literatura Azokan «Young Adult» txokoa jarri zutela-eta, hainbat idazlek protesta-gutun bat idatzi zuten, young adult hori eta ingelesezko beste alferrikako mailegu batzuk frantsesez gero eta gehiago erabiltzen direla salatzeko. Datorren edizioan antzeko txokorik berriro jarriko duten eta, jartzekotan, nola deituko dioten ikusi beharko.
NON AU « YOUNG ADULT » À LIVRE PARIShttps://t.co/xWPAiAeWRV https://t.co/xWPAiAeWRV
— CAAP (@CaapAuteurs) February 1, 2019
4) Eskerrak umore-pitin batek gauzak goxatzen dituen. Adibidez, aurten hitz berri bat ikasi diegu Zaldieroari eta @txerren txiolariari, ergatiboa gaizki erabiltzen duenari esateko modukoa: «ergaizki». Bidea egingo duen ez dakigu, baina ez esan erabilgarria ez denik! «Hi, ergaizki!»
Ergaizki by @zaldieroa (eta @txerren ). pic.twitter.com/Ml4zLomygA
— Goizalde Landabaso (@GoizaldeL) February 19, 2019
5) «Zulo beltzak» ez dira berriak, jakina. Baina apirileko albistegietan inoiz baino hizpide handiagoa eman zuten, orduan lortu baitzen lehenengo aldiz zulo beltz bati argazki bat egitea (eta argazkian zerbait ikustea). Eta, bai, zulo beltz hura Einsteinek irudikatutakoen antzekoa omen zen. Ezusteko gutxi horretan!
6) Espaziora begira jarraituz, edonork daki lurrikara bat zer den, baina aurten lehen aldiz «martikara» bat detektatu du NASAk (alegia, lurrikara moduko bat, baina Marten gertatutakoa). Guk behintzat ez dakigu Einsteinek horrelakorik irudikatu zuen ala ez, baina gutxi harritu.
Lehen “martikara” (edo lurrikara martetarra) detektatu du @NASAInSight zundak. Entzun: https://t.co/ldih8DQWs1
— Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) April 23, 2019
7) Hori bai, inoiz irudikatu ez genuena zera da: zaborra jasoz korrika ibiltzea. Kirola eta ekologismoa uztartzen dituen joera berri hori Suedian sortu omen da, eta dagoeneko Bartzelonara iritsi da. Gurera ere iristen bada gogoan hartu beharko dugu kirol berri horren izena: «plogging»a.
Arriba a Catalunya el “plogging”, córrer recollint escombraries. Una activitat entre esport i ecologisme que va néixer a Estocolmhttps://t.co/3GIAdaBrGi
— 324.cat (@324cat) April 15, 2019
8) Apirilean edo, Hegoaldean lehen aldiz entzun eta irakurri genuen lagunarteko hizkeratik sortutakoak diruditen hitz horietako bat… «trifatxito» famatua. Eskuineko hiru alderdiren batura izendatzeko erabili zuten hitz hori Espainiako Kongresurako hauteskundeen kanpainan. Eta lagunartean bakarrik ez, irrati-telebistetako solasaldi serio-antzekoetan, politikarien ahotan, eta nonahi entzun eta irakurri dugu hitz berria.
9) Eta, trifatxitoa aski ez, eta, gainera, aurten boladan ibili da beste hitz bat, eskuindar espainolistek janzten omen duten mahukarik gabeko jaka-mota bat izendatzen omen duena. Zuk ere ikusi dituzu «fatxaleko» horiek?
Fatxalekoak ikusi ditut
— txerren (@txerren) April 28, 2019
10) Zorte pixka batekin azken hitz berri horiek iritsi zaizkigun bezala joango dira, eta laster ahaztuak izango ditugu. Baina agian hain erraz ahaztuko ez duguna «LATE» izango da. Aurten irakurri dugunez, orain arte Alzheimerrarekin nahasten zen dementzia berri bat deskribatu dute zientzialariek, Alzheimerra baino adin nagusiagoetan agertzen omen dena. Dementzia-mota horri LATE deitu diote, antza.
11) Eta, urtero bezala, hitz berriei ongietorria egiteaz gain, beste hitz batzuei agur ere esan diegu aurten. Adibidez, gure artean ondo errotuta zegoen «EGA»ri agur esaten hasteko unea iritsi da, ez baita berriz egingo halako azterketarik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aurrerantzean, EAEn euskara-maila hori frogatu nahi dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute. Garai modernoak, dudarik gabe. Halere, oraindik ez dugu EGA guztiz ahaztuko, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian indarrean jarraituko baitu.
12) Baina irakurri dugunez, beste hitz bati ere esan beharko diogu agur; orain arte besterik uste genuen arren, euskarak ez omen du-eta deklinabiderik. Izan ere, Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak euskararen gramatika arauemaile baten proposamena aurkeztu zuen uztailean. Orduan, bat-batean, aspaldiko uste bat ustela izan zitekeela ohartu ginen asko: euskarak ez du deklinabiderik, nonbait, eta izatekotan postposizioak ditu. Agur «deklinabide», ongi etorri «postposizio».
13) Beti ikasten da zerbait, dudarik ez. Adibidez, Oskar Alegriaren dokumentala Veneziako Mostran lehiatzeko hautatu zutenean, «zumiriki» hitza ikasi genuen (horixe da dokumentalaren izenburua, hain zuzen ere). ‘Ibaiaren erdian dagoen irla’ esan nahi omen du «zumiriki» horrek. Guk ez genuen ezagutzen, baina Jesus Alegriak jasoa du Artazu jaioterrian (Nafarroa) galtzear diren hitzen hiztegian.
… #OskarAlegria -ren “Zumiriki” filma Veneziako Mostran… eta euskaraz!!! Erabateko artista ?? @etxepareEU https://t.co/GVAk0wVknI
— Irene Larraza (@IreneLarraza) July 26, 2019
14) Etengabe hizpide dugun klima-aldaketak ere kontzeptu berriren bat ere utzi digu dagoeneko. Adibidez, «hegazkinez bidaiatzeko lotsa» edo «flight-shame». Bale, euskarazkoa luzeagoa da, baina gu horrelakoak gara, zer egingo diogu, bada? Maiatzean Argian irakurri genuen Suedian gero eta bidaiari gehiagok, lotsaren lotsaz, hautatzen dutela trena hegazkinaren ordez, klimaren krisiaz kezkatuta, atmosferara CO2 gutxiago isuri nahian.
Zergatik lotsatu hegazkinez bidaiatzeaz, trena hartzea baino merkeagoa baldin bada? https://t.co/yQLR3GTjoM pic.twitter.com/LimgiXeshT
— Argia Ingurumena (@argia_ingurumen) May 30, 2019
15) Hori bai, ez dakigu suediar horiek «klimatarianoak» edo «klimarianoak» ere badiren. Hitza arrotza egiten bazaizu, jakizu horrela esaten zaiela ingurumenari kalte txikiena egiten dieten elikagaiak bakarrik jaten dituztenei.
16) Hau ere udan gertatu zen: Euskaltzaindiak gutako askori poz ederra eman zigun pertsona-izendegia berritu zuenean. Izen neutroak gehitu zituen zerrendan, eta, esate baterako, aurrerantzean neskei nahiz mutilei jarri ahalko zaizkie «Amaiur», Amets, Araitz eta beste izen batzuk.
Euskal izendegiaren bertsio berritua egin du Euskaltzaindiak, eta, lehen aldiz, izen neutroak sartu dituzte listan. 500 izen inguru jo dituzte “neutrotzat” @ggoikoetxea @plazaberrihttps://t.co/v8MRHBQlsp
— Berria.eus (@berria) June 15, 2019
17) Save The Children erakundeak ere beste zerrenda bat plazaratu zuen uztailean, baina horrek ez zigun halako pozik eman: sare sozialetan adingabeek dituzten arrisku berriez ohartarazi zutenean, hitz berriak (eta denon bizitzatik ezabatu nahiko genituzkeenak) ikasi genituen. Adibidez, «happy slapping». Horrela esaten zaio, antza, eraso bat grabatu eta, dibertigarria izango delakoan edo ospetsu bihurtuko zaituelakoan, sare sozialetan zabaltzeari.
18) Zorionez, hori baino gauza pozgarriagoak ere izan ditugu, eta tarteka atsegin-iturri berriren bat ere bai. Adibidez, «klitori-xurgagailuak» puri-purian daudela ikasi dugu. Jostailu sexual horiek plazera lortzeko aukera berriak ekarri omen dituzte, nahiz eta zenbaiten iritziz plazer “azkarraren” eredua ezartzeko arriskua ere izan dezaketen.
Hautsak harrotu ditu klitori xurgagailu gisa ezagun egin den jostailu sexualak. Adituen ustez, orgasmo femeninoan arreta jarriz, plazer sexuala lortzeko aukerak zabaldu ditu. @uxueGL https://t.co/WUgcs8LfwI
— Berria.eus (@berria) November 28, 2019
19) Eta frikiak zer? Horiek ere pozik egongo dira aurten, ezta? Izan ere Euskaltzaindiaren Hiztegian sartu diren azken 397 forma berrien artetik, agian horixe izango da denok gogoan hartu duguna: «friki». Ikustekoa da hitz horrek nolako zeresana eman digun.
20) Zu ere (Akademiaren bedeinkazioz) friki samarra bazara, agian gogoratuko duzu iazko hitz berrien zerrenda «ahobizi» eta «belarriprest» famatuekin amaitu genuela. Bada, bai. Aurtengo zerrendan ez da azkena izango, baina «arigune» gehitu gabe ezin utzi. Ikusiko dugu datozen urteetan zer bide egiten duen Euskaraldiaren ariketa sozialak, baina orain arteko sormenarekin eta indarrarekin jarraituko ahal du, behintzat!
Pozik etxera #euskaraldia ren bigarren edizioko lehen harria ipini ondoren. #belarriprest eta #ahobizi jendea berriro erdigunean, baina oraingoan #arigune etan. 2020an 15 egun eta espazio gehiago. https://t.co/elnNbkBAOU
— Elena Laka Muñoz (@ElenaLaka) June 1, 2019
21) Eta, orain bai, zerrendako azkena: lehenago ere esan dugu klima-aldaketak berrikuntza bat baino gehiago utzi dizkigula aurten. Bada, azkena, abenduan bertan. EiTBk «larrialdi klimatiko» terminoa normaltasunez erabiliko duela iragarri du herritarrak arazo global horretaz kontzientziatzen laguntzeko. Etorkizunak esango du larrialdi klimatikoaz hitz egiten eta kezkatzen luzaro jarraitu beharko dugun ala egoerari buelta emateko gauza izango garen. Hala izan bedi, denon onerako! Bitartean, urte berri on!
EiTBk #Larrialdiklimatikoa erabiliko du bere ildo editorialean https://t.co/ZvG9slLHWQ
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) December 7, 2019
2019-01-16an argitaratua
Joan den ostiralean ohar baten bidez iragarri zuen Euskaltzaindiak hainbat eta hainbat aldaketa egin dituela bere hiztegian. Zerrenda luzea da eta, besteak beste, sarrera berriak gehitu ditu Akademiak («prekaritate», «galvanizatu» eta «goi-indize», esaterako). Horiekin batera, «rock urbano», «merkatuko nitxo», «produkzio-etxe» bezalako azpisarrerak ere sartu ditu, bai eta lehendik jasota zeuden sarrera batzuk osatu edo moldatu.
Urtean bitan sareratzen du Euskaltzaindiak Euskaltzaindiaren Hiztegian egiten dituen berrikuntzen zerrenda. Aldaketa horiek guztiek arau-maila dute, eta euskara batuan txukun idatzi nahi izanez gero bete beharrekoak dira, noski. Horrela, hemendik aurrera «dirulaguntza» idatzi behar genuke Akademiaren arabera, ez «diru-laguntza», orain arte egin ohi genuen bezala.
Badakigu zuretzat ere ez dela erraza aldaketa horiek guztiak gogoan hartzea, eta horregatik saiatzen gara ahalik eta azkarren eguneratzen UZEIk lexikoa egiaztatzeko eta zuzentzeko garatu dituen tresnak.
Oraingoan ere, lehenbailehen eguneratu dugu Hobelex zuzentzailea. Doakoa da, eta hemendik deskarga dezakezu ondoen egokitzen zaizun bertsioa: ➡️ Microsoft Worderako bertsioa edo ➡️ LibreOfficerakoa.
➡️ Online bertsioa ere erabil dezakezu edozein gailutik.

Gainera, erabilera profesionalerako garatu dugun lexiko-egiaztatzailea ere, IDITE izenekoa, aldaketa horiekin eguneratua erabiltzen dute dagoeneko gure bezeroek, horien artean Berria egunkariak.

Konturatu orduko, urtea joan zaigu. Antzeko zerbait gertatzen zaigu urtero, 2014. urtean lehenengoz horrelako zerrenda bat osatu genuenetik. Egia da urte horiek guztiak ez direla berdinak izan, baina beti aurkitu dugu hitz berriak ikasteko eta ahaztuxeak genituen beste batzuk gogora ekartzeko aitzakia.
Tradizioari jarraikiz, hauek dira, modu bateko edo besteko oihartzuna izan dutelako, hautatu ditugun #2021ekoHitzak:
Altsasutik Kapitoliora jauzi eginez, horrelaxe hasi genuen urtea. AEBko Kapitolioan indarrez sartu ziren urtarrilean Trumpen jarraitzaileak, gogoratuko duzunez. Haietako bat, ospetsuen egin zena, adar eta guzti apainduta zegoen. Bada, hari Altsasuko momotxorroen antza hartu zion zenbaitek, eta, noski, albistearen harira, barra-barra ibili zen momotxorro hitza sare sozialetan. Mundua Kapitoliora begira zegoen hartan, euskaldunok beste begirada batekin ikusi genuen adardun bitxi hura.
Hostia. Altsasuko momotxorroak kapitolioan pic.twitter.com/lvCuf5wjjB
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) January 6, 2021
Kapitolioan bakarrik ez, naturan ere gauza bitxiak ikusten dira! Hori pentsatuko zuten agian urtarrileko azken egunetan Donostiako Ondarreta hondartzan marmoka- edo plastiko-itxurako zerbait aurkitu zutenek. Zer izango, eta salpak! Aquariumeko adituek azaldu zutenez, marmokekin zerikusirik ez duen animalia bitxiak dira, nahiz eta gardenak eta likatsuak izan. Zuk ikusi duzu inoiz salparik? Irudi batean, sikiera?
Irudi batek mila hitzek batek baino gehiago balio duela esaten da. Kontua da batzuetan ikusten dugun hori ez dakigula egia edo gezurra den. Aurten bolo-bolo zabaldu diren bideo faltsu horiekin gertatzen den bezala: bai, deepfake edo faltsutze sakona erabiltzen duten horietakoa. Helen Mort idazleari eta Elisabet II.ari ere horrelako bideo faltsuak egin dizkiete aurten, baina gurean, besteak beste, Txirrita eta Elbira Zipitria «berpizteko» balio izan du teknologia horrek. Horretarako bakarrik erabiltzen badugu, hor nonbait.
Hau izango degu twitter. pic.twitter.com/CWzGOhslg2
— Unai Gaztelumendi (@ugaztelu) March 2, 2021
Jakina, irudiak manipulatuz sortutako albiste faltsuak gogora ekartzen hasita, ezin aipatu gabe utzi martxoan sare sozialetan hainbeste zabaldu zen «txortaketa masibo» hura. EiTBk berak oharra atera behar izan zuen gezurra agerian utzi, eta @ahoz_aho saioan txortaketa hitza erabili zutela ukatzeko. Gogoratzen?
#AlbisteFaltsuak #koronabirusak
Ez, ez da egia ETB1eko @ahoz_aho saioak "txortaketa" hitza erabili duelahttps://t.co/XplV6RInvy #COVID19 #Covid_19 #koronabirusarengezurrak
— EITB Albisteak (@eitbAlbisteak) March 2, 2021
Albiste serioagoetara pasatuz, euskararentzat aurrerapausoa izan behar zuen bat iritsi zitzaigun apirilaren 8an, Frantziako Asanblea Nazionalak egun horretan onartu baitzuen Molac legea; bestela esanda, Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko legea. Baina kontuak ez zuen luze iraun. 60 diputatuk errekurtsoa aurkeztu ondoren, legearen zenbait artikulu Konstituzioaren aurkakoak zirela ebatzi zuen Kontseilu Konstituzionalak. Paul Molac politikari bretoiaren izena hartu zuen legeak, eta, handik hilabete batzuetara, urrian, auziaren nondik norakoak Molac beraren ahotik entzuteko aukera izan genuen, Euskaltzaindiak antolatu zuen jardunaldian hizlari aritu baitzen.
Imersio sistema eskola publikoan debekatzeko erabakia hartu du Frantziako Konstituzio Kontseiluak, MOLAC hizkuntza guttituen aldeko legea ez osoki onartuz. Horrez gain, "ñ" bezalako keinuak ez dira estatu zibileko dokumentuetan erabiltzen ahalko. pic.twitter.com/wp7ZI8bz7P
— Euskal Irratiak (@euskalirratiak) May 21, 2021
Ez dakigu euskara edo bretoiera asko axola zaien helegitea aurkeztu zuten diputatuei, baina gogoan dugu apirileko azkenaldian nolako zeresana eman zuen sare sozialetan Iruñeko Udalak “zu zatzaizkit axola” lelopean sanferminak aurten ere ezingo zirela ospatu iragartzeko prestatu zuen bideoak. Aditz horrek ez du aitzakiarik, Sustatun gogoratu zuten bezala. “Zergatik dugu, beraz, zatzaizkit arrotz?” galdetu zuen biharamunean Blanca Urgellek bere zutabean.
Zu zatzaizkit axola: aditzak ez du okerrik https://t.co/TTe2LDEmep
— Sustatu Albisteak (@Sustatu) April 27, 2021
Emakumeen aurkako indarkeria ere ez zaigu arrotz, etengabea baita zoritxarrez. Emakumeari ahalik eta min handiena eragiteko seme-alaben aurka erabiltzen den indarkeria da indarkeria bikarioa. Muturreko kasuetan, seme-alabak erailtzen dituzte erasotzaile matxistek, emakumearen sufrimendua betikotzeko. Bada, askotan izan da hizpide aurten indarkeria-mota hori, besteak beste, Espainiako Kongresuak haurrak eta nerabeak babesteko protokolo berriak aurreikusten dituen legea onartu zuelako ekainean edo EUDELek azaroaren 25ean indarkeria hori hartu zuelako ardatz.
Asteartean onartu dute neurrien katalogoa. Salaketarik jarri ez duten emakumeei laguntzeko eta indarkeria bikarioaren biktimak diren haurrak babesteko protokoloak jarriko dira martxan.https://t.co/ztA1nrqOKH
— ARGIA (@argia) July 28, 2021
Berdintasuna babesteko legeekin jarraituz, sarri entzun dugu aurten genero-autodeterminazioa kontzeptua. Izan ere, horixe izan zuten eztabaidagai nagusia hilabete luzez Espainiako gobernuko kide diren alderdiek Trans legearen harira. Azkenean, adostasuna lortu ondoren, uztailean onartu zuen Ministroen Kontseiluak lege berria.
🔴 ANALISIA | @inigoaduriz: "Irene Montero ministroak adierazi du bere borondatea dela genero autodeterminazioa Gobernua prestatzen ari den trans legean sartzea. PSOEk ez du ordea hori begi onez ikusten".
👉 https://t.co/y0fuBg5WRO#Gakoak #GureBegiz pic.twitter.com/sahDdnoPLo
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) May 19, 2021
Horrela, ia oharkabean, uda iritsi zen. Eta, uda-giroarekin batera, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken eguneraketa; harrezkero bisigua parrillan erretzen dugu euskaldunok, eta ez parrilan. Tira, bisigua edo, beganoa izanez gero, barazkiak, ohiturak ere aldatu egiten baitira.
Adi, oriotarrak! Bisigua «parrillan» erretzen da orain, eta ez «parrilan», lehen bezala.
Eztabaidak izan ditut horren kontura: «zergatik ‹parrila› baina ‹tortilla›?» galdetzen zidaten, eta ni, buruari hazka 🙁@plazaberri-ren errotak mantso ehotzen du, baina fin-fin 🙂 https://t.co/9D7voDXl63
— Jabier Zabaleta (@ja2er) July 22, 2021
Lurrean ez ezik, espazioan ere aldatzen dira gauzak. Esate baterako, Txinako espazio-estazioan hiru hilabetez egon ondoren, Lurrera itzuli ziren aurten hiru astronauta, eta albiste horren harira ikasi genuen txinatarrek ‘astronauta’ adierazteko taikonauta hitza erabiltzen dutela. Lehendik «astronauta» hitza erabiltzen genuen (baita «kosmonauta» ere, bereziki errusiarrak –eta sobietarrak– izendatzeko). Bada, ematen duenez, taikonauta gero eta gehiago erabiliko dugu aurrerantzean. Ezin uka mundua aldatzen ari dela.
Gaurko zinta @berria n, Taikonauta da Bidea. pic.twitter.com/ByGVD7HECx
— P. Huarte Larraburu (@zaldieroa) July 21, 2021
Eta gauzak ukatzeaz ari garen honetan, ukatzaileak nonahi izan ditugu aurten. Felix Zubia mediku eta bertsozaleak abuztuan bertsotan erantzun zion Xabier Silveira bertsolariari, Silveirak «txakurra» deitu ziola eta. Negazionista batzuek ere ospitaleratu behar izan dutela kantatu zuen Zubiak, eta arnasa falta zaienean ederki umiltzen direla. Bertso horietan ez ezik, bateko pandemia eta besteko klima-larrialdia ukatzen dutenen harira, ez dugu gutxitan entzun hitz hori azkenaldian.
Bertsotan erantzun dio Felix Zubiak 'txakurra' deitu zion bertsolariari⬇ https://t.co/srSjwsHUOd
— El Diario Vasco (@diariovasco) August 13, 2021
Hurrengo hau ez dugu beharbada hainbeste erabili. Izan ere, zuk badakizu zer den apaepeka? Ez da hitz berria, inondik ere, baina ‘euskaldun batzuek baliatu izan duten sekretuzko hizkera’ hori albiste izan da aurten. Horrela jakin genuen irailean, Iker Baionako hizkuntzalaritza-zentroan apaepeka aztertu nahi dutela, eta deia zabaldu dutela oraindik erabiltzen duten euskaldunak grabatzeko. Agian hizkera hori biziberritzeko ere balioko du ekimenak. Nork jakin.
Iker Baionako hizkuntzlaritza zentroak "Apaepeka" hizkera ikertu nahi du euskararen egitura barnatzeko. Baina zer da "Apaepeka" mintzamoldea?https://t.co/BfYTSMmPHJ@berria pic.twitter.com/h54V8RwIda
— Iparraldeko Hitza (@IEHkohitza) September 10, 2021
Inolako zalantzarik gabe, aurten biziberritu dena Kanarietako Cumbre Vieja sumendia izan da. Irailean hasitako erupzioaren albisteekin, bolkanismoei buruzko termino ugari ikasi edo freskatu ditugu. Beste askoren artean, guk honako hau aukeratu dugu: laba-kolada.
🌋 «Laba-kolada» eta «laba-fluxu», sinonimo gisa, proposatu ditu Euskaltzaindiaren Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoak: https://t.co/G6MLY1Jhg7#euskara #hiztegia #ekinetajarrai #Euskaltzaindia @UZEI_-rekin lankidetzan.@Irakasbil @AEK_eus @IKASBIL_HABE @ElhuyarHizk @IVAP_eus pic.twitter.com/lJHUNsvSi6
— Euskaltzaindia (@plazaberri) November 18, 2021
Urria ere iritsi zitzaigun halako batean eta, hilabete horren etimologiarekin bat eginez edo, urritasunaz idatzi zuen Anjel Errok bere zutabeetako batean. Aurtengo hitza izango zela susmatzen hasia zen ordurako, bateko Suezko kanala blokeatu zuen kontainer-ontzia eta besteko brexitaren ondoriozko hornikuntza-arazoak, urritasunak ugari izan baititugu azken hilabeteotan. Egia berdaderoa!
✍️ 'Urteko hitza', @angelerro-ren #Jira zutabea. Irakurri osorik webgunean:https://t.co/V2ydgUBqw1 pic.twitter.com/Fis9sz0PPv
— Berria.eus (@berria) October 26, 2021
Halere, dena ez da eskasia izan aurten, ez eta albiste txar ere. Pentsa, Zuckerbergek zer eta euskarazko izena jarri omen dio Facebooki! Txantxa ez da gurea, e! Bai, Facebook konpainiak izena aldatu du, eta Meta deitzen da orain, metabertsoan zentratzeko, diotenez. Baina metabertso horiek zer diren argitzea, beste baterako!
Hau da hau! Hemen dena Basque Shitty Branding denean, Zuckerbergek zer eta euskarazko izena jarri Facebooki!https://t.co/ahaUBgCkxy
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) October 29, 2021
Zer den argitzen, edo, hobeto esanda, ekozidioa juridikoki definitzen dabil azkenaldian nazioarteko legelari-talde bat, Nazioarteko Zigor Auzitegiak delitutzat har dezan. Gutxi gorabehera, ‘ingurumenari kalte handiak eta iraunkorrak eragiten dizkion legez kanpoko ekintza arbitrarioa’ omen da ekozidioa. Klima-larrialdiarekin gero eta garrantzi handiagoa izango duenez, dagoeneko zenbait legetan sartu da kontzeptu hori. Esate baterako, Frantzian aurten onartu den Klimaren eta Erresilientziaren legeak 10 urte arteko espetxe-zigorra aurreikusten du ekozidio delitua egiten duenarentzat. Itzalean egoteko ez da gutxi.
Ekozidioa: XXI. menderako delitu berria https://t.co/8yaUkJvtTB pic.twitter.com/ValSou8710
— Euskadi Irratia (@euskadi_irratia) August 3, 2021
Eta, urteko errepaso honetan, nola ahaztu argindarraren prezioarekin ibili ditugun gorabeherak! Bestela ere, jakingo duzu inoiz baino garestiago ordaintzen dugula orain elektrizitatea, eta, hori aski ez balitz, Austriako defentsa-ministroak azaroan zer esango, eta Europan itzalaldi elektriko handi bat gerta daitekeela. Ezinbestean, albisteak kezka eragin zuen, eta, Euskal Herriko burdindegietan kanpinetako su txikiak, linternak eta pilak agortzen hasi ziren, nonbait.
Energia itzalaldia mintzagai izan du Txisko Asensiok, gure Eskolako irakasle eta zuzendariordeak, @faktoriaEITB-n.
Txisko Asensio, profesor y subdirector de nuestra Escuela, ha hablado sobre el apagón energético o #blackout en el programa #faktoria de @euskadi_irratia
👇 https://t.co/BbpkuS5kf0— Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa – Eibar (@gie_eibar) November 8, 2021
Honezkero esan duzu hainbeste hitzen artean pandemiari buruzkoei ez diegula leku handirik egin, ezta? Baina ez pentsa horregatik sartu dugunik zerrendako azken hitza: aldaera. Ez, kontua da horixe aukeratu dugula abenduan, Euskaltzaindiarekin batera, 2021eko hitz gisa. Inor ez mintzeko letra grekoz izendatu dituzten aldaera berri horiek guztiak ahotan ibili ditugu urte osoan zehar; badakizu: alfa, beta, delta… omikron. Hementxe duzu urteko hitz gisa hautatzeko arrazoien inguruko azalpen zabalagoa, nahi izanez gero.
‼️Euskaltzaindiak eta @UZEI_ k 2021eko hitza aukeratu dute: «aldaera»: https://t.co/UDAjGlpyUZ
Lehen aldiz hautatu dute urteko hitza Euskaltzaindiak eta haren erakunde atxikia den UZEIk#ekinetajarrai @naiz_info @berria @EiTBKultura @deia_eus @elcorreo_com @diariovasco @AEK_eus pic.twitter.com/8tADkPP2g0— Euskaltzaindia (@plazaberri) December 17, 2021
Eta adinean aurrera egin ahala atzera begira jartzen diren horietakoa bazara (guri ez zaigu halakorik gertatzen, gazte-gazteak gara eta!), hemen bildu ditugu azken urteotan metatu ditugun hitz-sortak:
Aurten UZEIren lehenengo Berdintasun Plana osatu dugu. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa, edonola ere, ez da berria gure erakundearentzat: horren adierazgarri da, esate baterako, lehendik ere konpromiso hori funtsezko helburu gisa jasoa genuela UZEIren estatutuetan.
Halere, garrantzitsua izan da 2020-2024 Berdintasun Plana gauzatzea, bai orain arte baino modu formalagoan sistematizatzeko genero-ikuspegia txertatzeko egitekoak, bai hartua genuen bidea berresteko ere; bereziki, lantalde osoaren parte-hartze aktiboaren eta zuzendaritzaren konpromiso sendoaren emaitza izan delako plana.
Planaren bidez emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean, lan-baldintzen alorrean, erakundearen antolamendu eta barne funtzionamenduaren alorrean, eta erantzukizun sozialaren alorrean dugun konpromisoa berretsi dugu.
Plana egin aurretik, erakundearen diagnostikoa egin dugu lantaldean. Hain zuzen ere, diagnostiko horretan oinarrituta zehaztu ditugu datozen lau urteetako egitekoak UZEIren baitan, antolakuntzatik hasi eta zerbitzu eta lan-ildo guztietaraino, komunikazioa, lan-baldintzak eta gainerako arlo guztiak barnean hartuz.
Prozesu hori guztia lantzeko funtsezkoak izan ditugu Emakunderen babesa eta EMUNek emandako aholkularitza.

Euskaltzaindia, la Real Academia de la Lengua Vasca, ha llevado a cabo, entre los actos de celebración de su centenario, el XVII Congreso Internacional, el cual ha tenido lugar en Arantzazu (Gipuzkoa) entre el 4 y el 6 de octubre. Se da la circunstancia de que en 2018 se celebra también el 50 aniversario del euskera estándar, por lo que varios agentes que trabajan en el ámbito del euskera y de la cultura vasca han analizado en dicho congreso el recorrido realizado durante esos años, así como los retos del futuro. UZEI ha tomado parte en el congreso impartiendo tres conferencias.

Por una parte, nuestra colega y académica de número de la lengua vasca Miriam Urkia habló en nombre de Euskaltzaindia el 4 de octubre en su conferencia titulada “Euskara batua eta hiztegigintza” (“Euskera estándar y lexicografía”), en la que expuso con detalle el recorrido realizado en el ámbito de la lexicografía en euskera durante los años anteriormente señalados, así como el proceso de trabajo seguido a la hora de crear Euskaltzaindiaren Hiztegia (el Diccionario de Euskaltzaindia).
Ese mismo día por la tarde Ainhoa Arregi, lexicógrafa de UZEI y académica correspondiente de la lengua vasca, dio su conferencia en el bloque titulado “Euskara batuaren etorkizuneko erronkak ingurune digitalean” (“Futuros retos del euskera estándar en el entorno digital”). En su intervención, Ainhoa señaló la necesidad de mejorar la implantación y la diseminación de recursos y herramientas ya desarrollados, así como la importancia de marcar las prioridades futuras y de trabajar de manera coordinada.
El 5 de octubre Iker Etxebeste, jefe del Departamento de Terminología de UZEI, expuso su comunicación titulada “Euskara batuaren hitz berriak: erabileratik estandarizaziorako bideak” (“Las nuevas palabras del euskera estándar: caminos que conducen desde el uso hasta la estandarización”), en la que incidió en la necesidad de consenso y convergencia también en el ámbito de la terminología, así como en la necesidad de otorgar a la terminometría la importancia que merece y de abordarla adecuadamente.
Finalmente, el presidente de UZEI, Jon Etxabe, firmó en nombre de UZEI el manifiesto del euskera estándar (“Euskara batuaren adierazpena”), el cual fue leído por el académico de honor Joan Mari Torrealdai (https://www.euskaltzaindia.eus/zer-berri/5657-euskara-batuaren-adierazpena). Dicho manifiesto de Euskaltzaindia está dirigido a la sociedad vasca.
Además de los anteriormente mencionados, varios colegas de UZEI también estuvieron presentes en el congreso, al objeto de tener muy presentes las aportaciones realizadas en él.
Miriam Urkia – Euskara batua eta hiztegigintza (2018-10-04)
Ainhoa Arregi – Bidean ikasitakoarekin etorkizuneko erronkei aurre egiten (2018-10-04)
Iker Etxebeste – Euskara batuaren hitz berriak (2018-10-05)
«Euskara Batuaren adierazpena»: UZEIren izenean Jon Etxabe lehendakariak sinatu zuen Arantzazun
Hunkituta hartu dugu gaur berria! Markel Olanok Twitter bidez iragarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak Jakini emango diola aurtengo Urrezko Domina.
?Pentsamenduan, kultur eragintzan, argitalpengintzan, euskal kulturan eta #euskara batuan Jakin taldearen ekarpena funtsezkoa izan da egungo kulturaren aniztasuna eta hedadura ulertzeko. Plazerra da iragartzea Gipuzkoako #UrrezkoDomina zuentzat izango dela. Zorionak @jakin_eus! pic.twitter.com/u2HT63xaq9
— Markel Olano (@markelolano) 2018(e)ko azaroaren 13(a)
Saria Joxe Azurmendik, Joan Mari Torrealdaik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joseba Intxaustik jasoko dutela zehaztu dute Jakin.eus webgunean bertan.
UZEIko lantalde osoaren izenean, bihotz-bihotzez, zorionik beroenak!! Ekarpen itzela egin dio Jakinek euskarari, inolako zalantzarik gabe. Eta horretan jarraitzen du gaur egun ere lantalde berritu eta emankor baten ahaleginari esker. Denok (eta, jakina, UZEIk) hainbeste zor diogun proiektu hori egunez egun gauzatu duten guztien izenean, ondo merezitako aitortza jasoko dute, beraz, euskalgintzako lau izen handi horiek abenduaren 19an!
Bederatzi hiztegi terminologiko berri argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak, eta jada www.euskadi.eus/euskalterm helbidean kontsulta daitezke.
Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordearen jarduketa-planaren baitan, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatzeko hiztegi terminologikoak sortzen ditu UZEIk. Horrela, UZEIk landu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen hiztegi terminologikoak; ondoren, hizkuntzalariez eta arloan arloko adituez osatutako batzorde teknikoek aztertu eta, azkenik, Terminologia Batzordeak onartu ditu hiztegi berri horiek.
Hauek dira gaur aurkeztu dituzten hiztegi berriak, PDF formatuan:
Garraioa eta Logistika Hiztegia
Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia
1986. urtean sortu zuen UZEIk Euskalterm, eta euskarazko kontsulta telematiko aitzindaria izan zen lehen urte haietan, Internet sortu baino lehen Minitel bidez eskaini baitzen. Euskaltermen garrantziaz oharturik, 2001ean Eusko Jaurlaritzak hura hautatu zuen euskal terminologiaren banku publikoa izan zedin. Geroztik, UZEIk elikatzen eta mantentzen du terminologia-bankua, Eusko Jaurlaritzarekin sinatua duen kontratuari jarraikiz.
